Orain dela urtebete Bilbon jaiotako proiektu musikal berria da Diana Lagarto taldea. Azken urte hauetan Bilboko underground-ak emandako uztatik datozen lau kidek osatzen dute taldea. Lehenengo lan honek gaztelaniazko zortzi kantu ditu, post-hardcorea, melodia eta noise-rockaren nahasketa direnak.
Diskoa Zaratamoko BaserSound Estudioetan grabatu zen 2014ko otsailean, Txerran Azaola teknikariaren eskutik. Nahasketak (Santi Garcia) eta masterizazioa (Victor Garcia) Gironako Ultramarinos Costa Bravaestudioan burutu ziren 2014ko martxoa eta maiatza bitartean.
Binilo formatuan ere atera dute LP berria, edizio oso mugatua da, eta noski musker-lagartoa bezain kolore berdekoa.
Azaroaren 8an, larunbata, Deustuko Gazte Lokalean eskainiko dute kontzertua Idolos del Extrarradio eta Magnetico grupo robot taldearekin batera.