Bertan, gure herriko gaitero, txistulari eta fanfarrearen soinu alaiekin eta Euskal Herriko dantza herrikoiekin gozatzeko parada izango dugu. Nola ez, San Martin ospatzeko bapo, txorizo eta odoloste nahiko egongo da bertaratutako dantzazaleentzako, sagardo gozoarekin bustita.
Gogoratu, igandean 13:00etan, aukera aparta dantzatu ta gozatzeko San Pedro plazan!