Metroko segurtasun langile batek, erasotzailea igogailura zihoazen hiru emakumeri jarraika zebilela ikusi zuen eta erasoaren lekuko izan zen. Erasotzaileari egindakoa aurpegiratu zionen honek oldarkortasunez erantzun zuen. Metroko hainbat langileren laguntzaz, gizonari aurre egin eta Ertzaintza deitu zuten.
Polizia heldu zenean, erasotzailearekin zein hiru emakumeekin hitz egin ondoren, gizona atxilotzea erabaki zuten sexu erasoa leporatuta.