Euskalduna ontziola bete-betean lanean

PREST!-Txema Luzuriaga 2014ko aza. 7a, 09:57
1968 urtea

Aurreko ikasturtean bezala, oraingo honetan ere, atal honetara ekarriko ditudan argazkiak argitaratu gabeak dira, ez nire hiru liburuetan ez PREST! aldizkariko 150 zenbakitan. 

Euskaldunako ontziola ikus daiteke argazki panoramiko honetan. Orduan, 1968an, bete-betean lanean ari zen. Deustuko behealdean Portuko Obren Batzordeak (JOP) okupatzen zituen Kortadiko landak ikus daitezke eta ezkerrean, Tigrearen eraikin aurrean, Rafaela Ibarra kalean, Trinitarien desagertutako komentua.