Ostiralean, azaroak 28, Imanol Ituiño magoak ikuskizuna eskainiko du 20:00etatik aurrera. Larunbatean, azaroak 29, euskal ardoen eta bertako produktuekin prestatutako pintxo dastaketa egongo da 14:30ean. 20:00etan, Cherry Boppers DJ-a entzuteko aukera izango dugu; eta gauean, mojitoak eta kutre tonbola tropikalaren txanda izango da.
Igandean, azaroak 30, eguerdian pintxo potea prestatu dute eta 16:30ean, umeentzako zinea eta txokolatada egongo dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbateko ardo eta pintxo dastaketarako izena eman beharra dago osteguna baino lehen, pintxoak faltan egon ez daitezen. Dastaketan, 7 pintxo ezberdin, eta hauek laguntzeko 7 ardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da, prezio merke baten truke.