PARE taldea: "Ez gara damutzen, harro gaude baizik, kontzientziak astintzeko eginiko lanagatik"

uriola.eus 2014ko aza. 25a, 09:56

Kalean, Botikazar parkean, grabatutako bideo honekin adierazi nahi izan du PARE Deustuko gazte talde feministak "iraultzan" jarraituko duela "ikuspegi feministatik": "Ez delako iraultza izango feminista ez izanik".

Hauxe da gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean, PARE Deustuko gazte talde feministak zabaldu duen mezua:

 

"Hainbatetan erasotzen gaituzte, arlo guztietatik, baina gu, beti saltoka, sasi guztien gainetik.

Ez gara damutzen, harro gaude baizik, kontzientziak astintzeko eginiko lanagatik.

Ero gaudela diote, gure izaeragatik, seguruasko eroak, eroak haiek izanik.

Iraultzan jarraituko dugu ikuspegi feministatik, ez delako iraultza izango feminista ez izanik.

Ez dago gure askatasun nahia asetzen utziko ez gaituen indarrik, asetuko gaituen askatasunari indarrez eusten diogulako!"

 

 

PARE Deustuko gazte talde feminista