Emakumeen gorabehera historikoak bakarrizketan

uriola.eus 2014ko abe. 15a, 12:00

Deustuak, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, euskaran eta euskal kulturan oinarritzen den Deustura Udazkeneko Kultura programa jasoko du beste urte batez. Gaur, Ixabel Agirresarobek bakarrizketa-saioa eskainiko du Euskararen Etxean.

Deustura Udazkeneko Kultura programaren aurtengo edizioa abenduaren 18an amaituko da, Xabi Aburruzaga Triok eskainiko duen musika kontzertuarekin.

Hori baino lehen, gaur, abenduak 15, emakumeak protagonista dituen bakarrizketa saioan ikusi ahalko dute Euskararen Etxera hurbiltzen direnek Ixabel Agirresarobe aktorea.

'Emakumeak protagonista'

Emakume bat hausnarketan hasi zen ez zuelako askotan historiako liburu ofizialetan emakumeen presentziarik aurkitzen. Azaltzen ziren gehienetan gainera bigarren planoan edo norbaiten emazte, arreba edo alaba gisara izaten ziren.

Horrekin aspertuta emakumeak protagonista izan diren istorio, ipuin zein benetako pasarteak aurkitu arte ez zuen pakerik izan Ixabel Agirresarobek. Bakarrizketa moduan azaltzen ditu posible dela emakumeak protagonista izatea.

Horretarako Toti Martinez de Lezea, Azkue, Errose Bustintza “Mañariko”, herri ipuin anonimo eta oraindik lekuko den Inaxi Etxabe emakume bertsolariaren testigantzak bildu ditu.

Bakarrizketa moduan aurkezten den arren, baditu ipuin kontaketa eta antzerki ukituak.

 

EGITARAUA

 

Abenduak 15 astelehena   

19:30 Bakarrizketa: IXABEL AGIRRESAROBE, Emakumeak protagonista.

Euskararen Etxea (San Inazio)

 

Abenduak 18 osteguna   

19:30 Musika: XABI ABURRUZAGA TRIO

Deustuko udaltegia

 

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net  edo 010 telefono zenbakian.