Santanderreko gaztea, lagun talde batekin zegoen Bilbon. Ertzaintzaren hipotesiaren arabera, Mao Mao Beach diskotekara joan ziren ostiral gauean; hildakoak sare sozial bidez iragarri baitzuen ostiral arratsaldean.
Autopsiaren emaitzak oraindik ezagutzera eman ez badituzte ere, euria eta haize bufada handiengatik, emakumea uretara erori zela diote ikertzaileek.
Gorpua aurkitzean, gainean dokumentazioa zeramala ikusi zuten eta ez zuela biolentzia zantzurik.