Lantaldeak erronkak, kezkak, proposamenak eta hausnarketak partekatu nahi ditu eta horretarako hainbat jarduera burutzeko asmoa du.
Lehena ikastetxeetan gaur egun "LOMCE legeak duen eraginari buruz hitz egiteko eta modu praktikoan aurre egiteko" mahai ingurua da. Ekitaldi irekia da; interesa duen oro gonbidatuta dago.
Mahai ingurua Deustuko ikastetxean izango da, gaur, osteguna, arratsaldeko 17:30ean (haurrentzako gunea ere egongo da). Hiru adituk parte hartuko dute bertan: Miren Larrion gurasoak (Armentia ikastola), Miren Barrutia irakasle eta sindikalistak eta Ikoitz Arrese Hezkuntza mugimenduko kideak.
Hezkuntza Sarea lantaldearekin harremanetan jartzeko: Bideanheztendeustueraiki@gmail.com