Neguari ongietorria emango dio ekitaldiz betetako Zona Franca Zawp jaialdiak

uriola.eus 2014ko abe. 12a, 09:55

Urtaro aldaketa aurreratzea erabaki dute ZAWP pabiloiko lagunek eta gaur, abenduak 12 ostirala, erabaki dute Zona Franca Zawp (ZFZ) jaialdiaren ospakizunari ekitea. Hiru egunetan Deustuibarran ekintza ezberdinak garatuko dira; azoka, antzerkia, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak…

ZAWP ekartea egunero hiri eraldaketa prozesuan dagoen begirada sortzaile, artistiko eta berritzailea mantentzen saiatzen da. hACERIA eta zehatzago ZAWP proiektuak eraldaketa horren bitartean gauzatzen dute bere izana, erabilpenik ez duen espazio baten igarotzean, jadanik dauden espazio kultural tradizionaletik at, eskaini ahal dituen sormen aukerak bultzatuz.

Urtaro aldaketa bakoitzarekin batera, Zona Franca Zawp (ZFZ) jaialdia ospatzen dute. Euren pabiloiko ateak ireki nahi dituzte euren lana eta bertan garatzen diren proiektuak "herritarrei hurbiltzeko, sormena eta erakusketa bultzatzen duen jaialdiaren bidez". ZAWPeko lagunek diotenez, "interfaz gune bat sortu nahi dugu, herrialdean dauden diziplina artistiko guztiak ekiteko eta elkar eragiteko leku bat izan dezaten".

 

Abenduaren 12, 13 eta 14an, proiektuak, espazioak eta jarduerak ezagutzeaz gain, ekimen ezberdinak egongo dira:

ERAKUSKETA KOLEKTIBOA: INPROJECT (Nexo 42) UPV/EHU Arte Ederretako ikasleak osatutako erakusketa da. Erakusketa artistikoa, bideo mapping, musika zuzenean… (Ostiralak 12, 20:00-00:00)

KONTZERTUAK

- Haceria jazz kluba: Jon Robles Trio taldea. (Ostirala, abenduak 12, 22:00 - 5€)

- Swing gaua, lindy-hop ckase irekia + Leioa Big Band taldearen kontzertua + swing partya DJ Nashen esktik “swing/rock&roll/rhythm&blues/50s...” (Larunbata, abenduak 13, 21:00)

- Haceria Flamenko Kluba: La Pimienta taldea (Larunbata, abenduak 13, 22:00 - 8€)

- Pop-rock kontzertuak: Stock eta Hozten (Igandea, abenduakk 14, 13:00)

TAILERRAK: Biodantza, ukedada (ukelele tailerra), Feng shui aholkularitza, Puntu tailerra, buztin malgua lantzeko tailerra, flamenko dantza.

UMEENTZAKO EKINTZAK: umeentzako sormen tailerrak. Larunbata, abenduak 13: antzerki tailerra ingleses mini-ACT NOW!, sormen tailerrak, 12 urteraino, Detalleres tailerrekin, gabonetako apaingarriak egiteko Hamabits tailerren bidez eta buztin malgua lantzeko tailerra.

ZAWP Craft, ARTELANEN MERKATUA: sortzaile berrien artelanen merkatua (Larunbata, abenduak 13, 12:00-21:00 eta Igandeak 14, 11:00-15:00)

BISITA GIDATUA BIZIKLETAZ: Deustu eta Zorrotzaurreko Erriberako penintsula guztia ezagutzeko, iraganaren eta gertatzen ari den eraldaketaren konplize izateko (Larunbata, abenduak 13, 12:30). Aurre izen ematea info@zawp.org (beharrezkoa da bizikleta propioa ekartzea)

BISITA GIDATUA DEUSTUKO ERRIBERA ETA ZAWP EZAGUTZEKO (Larunbata, abenduak 13, 13:00)

ANTZERKIA: Lehen emanaldia, La tristeza del Caracol (Igandea, abenduak 14, 19:00 - 9€)

 

www.zawp.org