Eguerdian hasiko da ospakizuna, umeentzako tailerrekin.
17:30ean San Pedrotik abiatuko da kalejira Deustuko kaleetan zehar. Bukaeran, sua piztuko da eta txokolate beroa edateko aukera izango da.
Deustuko Jai Batzordeko kideek basarritarrez jantzita joateko deia zabaldu dute auzoan.