Olentzero 2014

Arangoiti Gabonetan

uriola.eus 2014ko abenduaren 22a

Auzoko elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte Eguberriei begira. Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginez hasiko dira abenduaren 24an.

Agirre baserritik irtengo dira Olentzero eta Mari Domingi 17:50ean, abenduaren 24an. Kalez kale ibili ostean, Haurtzandegi zaharrean bukatuko dute kalejira potocall, polboroi eta gozokiekin.

Abenduaren 26an Arangoitiko adinekoei omenaldia egingo diete. 17:30etatik aurrera dantzaldia, merienda, tonbola eta sorpresak egongo dira Haurtzandegian.

Urtarrilaren 4an, Urteberriko merkatu txikia antolatu dute. Bigarren eskuko objektuak, artisautza, eskulanak...eskuragarri izango dira Haurtzandegian.

Gainera, Agirre baserriko 1 eta 2 gelak zabalik egongo dira auzoko jubilatuentzat abenduaren 27, 28, 29, 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an.