Umeentzat ekitaldi ugari Euskararen Etxean

uriola.eus 2014ko abe. 30a, 09:37

Hainbat material erabiliz eskulan harrigarriak egiten ikasteko tailerrean parte hartuko dute gaur Euskararen Etxera hurbiltzen direnek. Aste osoan izango dira umeentzako ekimenak.

Abenduak 30 asteartea: eskulan tailerra

Familia eta haurrentzako zuzendutako jarduera 11:00etan eta 13:00etan. Eskulan lantegia, tresna eta materiala ezberdinekin. Doako ikuskizuna.

 

Abenduak 31 asteazkena: Txoborro magoaren ikuskizuna

Magiaren eta umorearen arteko sinbiosi hobezina da, artearen askotariko arloak tartekatzen dituena, arlo horiek denek nola edo hala maiarekin zerikusia izanik. Besteak beste txinatar itzalak, malabarismoa eta globoflexia. Hori guztia, jakina magia tradizionalaren diziplina guztiekin batera doa, kartomagia, hurbileko magia, aretoko magia, manipulazioa, etab… Doako ikuskizuna. 11:00tan eta 13:00etan.

 

Urtarrilak 2 ostirala: Monda eta Lironda pailazoak

Pailazoek desio asko dute, baina zein izan daiteke gogoena? Agian txorizo bokata erraldoia jatea, ispilu magikoa aurkitzea edo oiloa izatea? Umeekin primeran pasatzeko prest etorriko dira eta agian desio bat ala beste egia bihurtuko da. Doako ikuskizuna. Aforo mugatua izango da, 50 haurrentzako. Iritsiera-ordena errespetatuko da.

 

Euskararen Etxea

Agoitz plaza 1 San Inazio

 

[2014/12/29] Euskararen Etxeko urtarrilerako kultur agenda; eta dena doan!