Urtarrilak 2 ostirala, 11:00 - 13:00: Monda eta Lironda pailazoak
Umeekin primeran pasatzeko prest etorriko dira eta agian desio bat ala beste egia bihurtuko da. Doako ikuskizuna. Aforo mugatua izango da, 50 haurrentzako. Iritsiera-ordena errespetatuko da.
Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1 San Inazio
[2014/12/29] Euskararen Etxeko urtarrilerako kultur agenda; eta dena doan!
Guretzako Euskararen Etxean ospatzen ditugun jarduerak sendotu eta ezagutzera ematea da horietako helburu bat. Gizarteak gogoratzea Euskararen Etxeak zabalik dituela bere ateak gure hizkuntzaz apur bat gehiago ezagutu nahi duenarentzat eta mota ezberdinetako jarduerak eskaintzea, euskaraz bizi ahal izateko aukera emateko.
Erakusketa berri batekin hasiko dugu urtea eta beste bi jarduera interesgarri antolatu ditugu: haurrak euskaraz haurdunalditik hezitzeko baliabideei buruzkoa eta Instagram sare sozial ospetsuari buruzko ikastaro – lantegi praktikoa.
Datozen astetan bakoitzari buruzko informazioa sakonduko dugu, baina hemen duzue hileko agenda osoa ikusteko aukera. Eta betiko moduan, dena doan!
Gogoratu Euskararen Etxea ezagutzeko bisita gidatua doakoa dela eta zure behar eta ezagutza mailara doitu genezakela. Animatu zaitez eta etorri!
Urtarrileko agenda
Hitzaldia: Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten. Sabeletik mundura
Urtarrilak 23, ostirala
18:00 – 20:00
Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia
Urtarrilak 28, asteazkena
18:00 – 20:00
Marrazki erakusketa: Ana Arsuaga Arambarri
Urtarrilaren 13ra arte
09:00 – 17:00
Marrazki-erakusketa: Beñat Olea Irureta
Urtarrilaren 13ra arte
09:00 – 17:00
Marrazki erakusketa: Larraitz con Pompa
Urtarrilak 15, Osteguna – Martxoak 18, asteazkena
09:00 – 17:00
AGENDA OSOA IKUSI
Hemen duzu URTARRILEKO jarduerei buruzko kartela.
Tamaina handiagoan eskuratzeko hemen sakatu.