Bilboko bi ekoiztetxeren 'Unicorn blood' laburra Goya sarirako hautagai

uriola.eus 2015ko ots. 6a, 17:46

San Inazioko UniKo film eta telebista-estudioan eta Matikoko Abrakam ekoiztetxean pozarren daude 2015eko Goya sarietarako, animazioko laburren atalean, hautagai direla jakin dutenetik. Bihar banatuko dituzte sariak.

Alberto Vazquezek zuzendu duen 'Unicorn blood' laburrak -10 minutura ez da heltzen- unikornioak ehizatu eta unikornioak jatea gogoko duten bi artzen istorioa kontatzen du. Atzotik, animazioko laburren atalean, Goya saria irabazteko hautagai da Espainiako zine jaialdiaren 29. ekitaldian.

"Oso pertsona gutxiren artean" eginiko lana da UniKo film eta telebista-estudioko kideek aipatu dutenez. "Larruazala eta, batik bat, begiak utzi dituzte laburra egiten", azpimarratu dute. Lantaldeko lagunen ahalegina eskertu eta aitortu zuten atzo sare sozialen bitartez. "Profesional handiak dira, eskerrik asko denoi", zioten. 

'Unicorn blood' laburrak, orain baino lehen, jaialdi eta lehiaketa askotan parte hartu du.

Bihar iluntzean, emango ditu Espainiako Zinemaren Akademiak Goya sariak Madrilen.