Beste proiektuetan burubelarri aritu ostean, Gorka Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodido Norte) eta Endika Lahainek (121krew, Bunpada Sound) beraien ideiak, gurak, beldurrak eta indarrak batu diztuzte komunean eraiki duten proiektu honetan.
"Bahituta bizi den herrian, langileen duintasuna mespretxatzen den egunotan, neoliberalismoak nahi duen erara jokatzen duen gizartean, kulturak orokorrean, eta abeslariek eta idazleek are gehiago, eraldaketarekiko konpromisoa" agertu behar dutela uste du bikoteak.
Taupaka (copyleft) elkartearen bitartez argituratutako sei abestiz osatutako disko hau rap eta reggae musikaz kutxatuta dago, baina bada beste estiloetarako lekua: drum’n’bass, gitarra rockeroak eta beste hainbat keinu.
Musika ekoizpenaren pisu handiena Askapen Sound Sistemak hatu du bere gain, baina badira ere Hawa (Justizia poetikoa) eta David Nanclaresen (Riots) programazioak eta Iñigo Gamiz (Bizimoduak, Adoktrinatuak) eta David Nanclaresen (Grebalariak aske!) gitarrak. Nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzeak burutu du Euridia estudioan.
Suaia eta Lahaineren web gunean dohainik deskargatzeko aukera dago diskoa.
Aurkezpen kontzertua urtarrilaren 17an emango dute San Bizenteko jaietan, Barakaldon.