Euskal Herriko VII. mus txapelketa abian da jada eta Deustuko Herriko Tabernan ere, sailkapen saioa prestatu dute eta parte hartzeko izena eman beharra dago.
Herrietako sailkapen saioen ondoren, zazpi herrialdeetako finalak jokatuko dira 2015eko otsailaren 20, 21 eta 22an. Bukatzeko, 2015eko martxoaren 7an Euskal Herriko finalaren txanda izango da Lekeition.
Txapeldunak, txapela, garaikurra, 3.000€ eta nazioartera lau lagunentzako bidaia bat (karibera dena barne) eskuratuko ditu. Txapeldun ordeak aldiz, garaikurra, 1.500€ eta bi lagunentzako nazioartera bidaia (Kanariar Uharteak). 3. bikote sailkatuaren kasuan 750€ irabaziko dituzte eta asteburu baterako egonaldia lau lagunentzat. 4. postuan geratuko diren bi lagunek 500€ eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula jasoko dituzte. 5.eta 16. postuetan geratzen diren parte hartzaileek ere sari txikiagoak eskuratuko dituzte. Aipatzea ere, herrialdeetako finaletan, txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak zein afariak banatuko direla.
Oharrak
Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da. Arauak lehen saioetatik eskura izango dituzte parte hartzaileek eta www.euskalherrikomustxapelketa.org web gunean ere. Epaileen erabakiak mugiezinak izango dirala ohartarazi dute antolatzaileek.