Euskadiko Eskola Kontseiluak ikasturteon ospatzen du 25. urteurrena. Horren haritik, Kontseilukideek nahi izan dute "ekitaldi bat antolatu gertakari hori nabarmentzeko xedez". Horretarako, gaur eta bihar jardunaldia antolatu dute Arriaga Kontserbatorioan.
Euskadiko Eskola Kontseiluak deritzo eskola- eta gizarte- elkartea osatzen duten eragileen parte hartzea lehentasun dela. Horrez gain, uste du parte hartzea dela berez hezkuntza helburu; izan ere, ikasleen garapen integralak kontuan dauka euren eboluzioa harreman-alderdietan: talde lana, inplikatzea, lankidetza proposatutako dinamiketan geletan zein ikastetxeko edo kanpoko beste gune batzuetan, besteak beste.
Hori guztia dela eta, jardunaldiotan nahi dugu bertan egotea hainbat sektore: familiei, irakasleei eta hezkuntza-inguruan esku hartzen duten beste eragile batzuei eragiten dieten hainbat gaiari ekiteko, hain zuzen. Une garrantzitsu batean gaude, eta bertan hezkuntzaren garrantsiaz azpimarratu nahi dugu pertsona ahalik eta ongien prestatuak lortze aldera bizitzak eta gizarteak eskaintzen dituzten erronkei era aktiboan erantzuteko xedez.
Uneon, hezkuntza ikerketak hezkuntza sistema hobe baten alde egiten du, gaitasunen garapenean oinarritzen den horren alde zehatzago. Eredu hori indarrean dago gure ikastetxeetan, baina hainbat garapen mailatan.
Hori dela eta, jardunaldiotan hausnarketa eta eztabaida ditugu helburu, Eskola Elkarteko ordezkarien ekarpena agertzeko gogoz gaitasun garapenean oinarritzen den hezkuntza eredu baten aurrerapenean.