Zona Especial Norteren hirugarrena

uriola.eus 2015ko urt. 23a, 09:30

Urtarrilaren amaieran, ZEN musika jaialdia antolatu dute hirugarren urtez jarraian. Lehen bi urteetan izandako arrakasta luzatu nahian, Zona Especial Norte ekimenak musikaz bustiko du aurten ere Ramon y Cajal eta Luzarra kaleetako ingurua. Deustualdeko taldeen erakusleihoa izango da.

Esperientzia oso ona izan da orain artean, jende uholderik ez, baina anitza, eta giro paregabea hiru egunez burutu diren emanaldi guztietan.

Estilo eta gustu ezberdinetako musikariak biltzen saiatzen dira. Musikari gehienak etxekoak dira, auzotarrak, Deustualdekoak. Antolatzaileak, berriz, Deustuko tabernariak eta elkarteak, auzolanean jarduten dutenak. Izan ere, helburua, jendea etxetik ateratzea eta taberna eta kaleetako giroa berotzea da. Deustu ipar zonaldekoa, hain zuzen ere, Ramon y Cajal eta Luzarra kaleetakoa.

Ohiko auzokideez gain, jende berria eta adin ezberdinetakoa erakarri nahi dute eta horregatik antolatzen dituzte kontzertuak eguerdi, arratsalde eta gauean.

 

Zona Especial Norte III - Egitaraua

Urtarrilak 30 ostirala

- 22M2 (Naroa Gaintza). Müller, 19:00

- RAMONTARRAK. Gazte Lolaka, 21:00

Urtarrilak 31 larunbata

- KALEJIRA-ZURIPOTEAOA. Ramon y Cajal eta Luzarratik, 13:30

- HODEIAN. Herriko Taberna, 16:30

- MINI & MORRIS. Logia, 18:00

- LUIGI STREAM. Noiz, 19:30

- JONI TXINTXES. Gazte Lokala, 21:00

Otsailak 1 igandea

- MOBYDICK. Atxuri, 13:30

- JONA EXPOSITO. Baiona, 14:30

- RANA TXAPELKETA. Frontoiko balkoian, 17:00

- ADAMA ETA KAMELE GONI. Müller, 18:00

 

Zona Especial Norte