Hilabete osoan zehar, Euskal Herriaren burujabetza feministarantz izeneko erakusketa egongo da.
Gaur, otsailak 6, 'Euskarazko tupper sex pedadogikoa' antolatu dute, 20:00etan, elkartean. Ekintza honetara mota guztietako publikoa gonbidatua dago (emakumeak, gizonak, bakartiak, bikoteak...), baldintza bakarra bost euro eramatea izango da. Bertan, sex shopetan aurkitu daitezkeen produktuen inguruan ikasiko dute bertaratutakoek.
Otsailaren 26an, Bilgune Feministak hitzaldia eta eztabaida irekia bideratuko ditu 'Feminismoaren zentralitatea nazio eraikuntzaren baitan' izenburupean.