Agate Deuna Deustun

Beste urte batez neguan sartu eta oles egiteko garaia heldu zaigu.

Azken urteotan bezala, Berbaizu euskara elkarteko Kantugintza taldea eta Bihotz Alai Folklore Taldea elkarrekin aterako gara asteazkenean, otsailak 4, Deustuko kaleetan barrena Agate Deuna bezpera dela eta.

19:00etan gelditu gara San Pedro plazan, eta hortik abiatuta abesti, txistu eta gaitarien doinuekin Deustuko kaleak girotuko ditugu!

Deustuar guztiak gonbidatuta zaudete gurekin etortzeko noski!