2015/03/14 12:00

Sagardotegira irteera!

Sagardotegira irteera!
Deustualdea

Aurten ere, beste urte batzuetan bezala, TXOTX! denboraldia hasi dela eta, Kabiak sagardotegira irteera antolatzen du!

Martxoaren 14an izango da, autobusa San Inazioko Lebante plazatik irtengo da eta Astigarragara eta Hernanira eramango gaitu!

Autobusa eta sagardotegia 30 euro izango dira. Aurreratzean emango ditugu datu gehiago, baina anima zaitezte eta eman izena lehen bai lehen elkartean, apuntatzeko zerrenda zabalik dago jada, ea autobusa betetzea lortzen dugun!

 

kabitb.wordpress.com/kabia