400 milimetroko diametroko tutu bat (175 metro) kendu eta berria jarriko da, Arangoitiko 130.02 Betearazpen Unitatea urbanizatzeko lanak direla-eta (babes ofizialeko 53 etxe eta 60 dotazio bizitoki). Lan hori Eusko Jaurlaritzarena da eta TECSAk egin du.
Ura 10.500 etxebizitza baino gehiagotan kenduko eta 25.000 biztanlerengan izango du eragina. San Ignazio osoan presioa jaitsiko da 16:00ak eta 23:00ak bitartean. Etxebizitza gehienetan uraren presioa asko jaisten dela nabarituko da, baina ez da guztiz kenduko.
Presioaren jaitsiera aprobetxatuz, egin barik dauden jarduketa bi bukatuko dira; horiek egiteko ura guztiz kenduko da:
- Hartunea konponduko da Valle Baztan enparantzako 5ean. Ura hiru orduz kenduko da (16:00 - 19:00).
- Hartune bi instalatuko dira eraikin berri batean Benidorm kalean. Ura hiru orduz kenduko da (16:00 - 19:00).