Berklee School of Music izenekoaren beka jaso zuen Kike Perdomok, eta bederatzi lan argitaratu ditu lider gisa eta ehun baino gehiago kolider, ekoizle artistiko edo musika zuzendari gisa.
Bilboko ikus-entzuleek New Yorken grabatu den eta jatorrizko lanez eta contemporary jazz izeneko estiloaren barruan kokatzen den azken soinu modernoz osatutako Roots proiektu berriaz gozatzeko aukera izango dute.
Kike Perdomoren taldekideak dira: Mariano Diaz (pianoa), Octavio Hernandez (gitarra), Andres Litwin (bateria) eta Martin Leiton (kontrabaxua).
Hitzordua: gaur, otsailak 20 ostirala, 19:30ean, Ibarrekoldandako Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan.
Hurrego saioak
Otsaileko azken ostiralean, 27an, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak, Joan Diezek (pianoa), David Mengualek (kontrabaxua) eta Oriol Rocak (bateria) osatutako hirukotea jasoko du. Jazzaren munduan garrantzitsuak, ezagunak eta aintzatetsiak diren hiru kidek osatutako hirukote horren ideia, abestiak komunikazioa sortzeko aitzakia baino ez direla da. Hori dela eta, edertasuna duen edozein lanek du lekua taldearen errepertorioan.
David Ambrosio Trio martxoaren 6an arituko da Otxarkoagako Udaltegian. New Yorkeko eszenan oso garrantzitsua den David Ambrosio baxu jotzaile bikainak bere disko berria aurkeztuko du, testuinguru garaikidean garrantzi handia duten beste bi musikari, Loren Stilman saxofoi jotzailea eta Russ Meisner bateria jotzailea, ere biltzen dituen hirukotearen buru. Kubatik, Amerika Erdialdetik eta Asia hego-ekialdetik egin dituen biratan eta bidaietan bizi izandako esperientziek aberasten dute konposizio klasikoan eta jazzean goi mailako titulazioa duen Davidek musikaren munduan egin duen lan zabala.
Bilbao Distrito Jazz ekimenaren hamaseigarren edizio hau Kontxi Lorente piano jotzaile nafarra buru den bandak itxiko du martxoaren 13an, Begoñako udaltegian. Aurreko edizioetan bezala, kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea eta doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Ez zaio inori sartzen utziko aretoa bete ondoren.
Errepertorio anitza, egungoa eta kalitatezkoa aurtengo Bilbao Distrito Jazzen
Hamaseigarren edizioa du Bilbao Distrito Jazzek. Oraingo honetan, jazz "garaikideenean" nagusi diren artistez osatutako eskaintza anitza eta kalitatezkoak bereizten du 2015eko egitaraua. Azpimarratzekoa da, antolatutako bost kontzertuen artean, amaierako kontzertu "bertako artista gazteek" eskainiko duten emanaldia. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaina Jazz Clubarekin elkarlanean, sustatzen duen ekimen hau "erabat sendotuta dago hiriko kultur agendan, hiriko hainbat barrutitan eskaintzen diren doako kontzertuen eskaintza deszentralizatuaren bitartez".
Bilbao Distrito Jazz Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta hainbat helburu ditu, besteak beste, "ikus-entzule askorik ez duen musika genero hori hiriko auzoetara zabaltzea", ikus-entzule berriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkartearen lana laguntzea; edo auzoetan eskaintzen den "kultur programazioaren kalitatea hobetzea".
Beste alde batetik, Bilboko Udal Liburutegien Sareak ere azpimarratu gura du badaukala jazz-liburu eta grabazioen bilduma zabala, maileguan uzteko, musika genero hori sustatzeko xedez. Katalogoa orri honetan dago eskuragai: www.bilbao.net/bibliotecas. Gainera, erosketak egiteko edo bilduma eguneratuta edukitzeko iradokizunak ere egiten ditu.
Agenda
OTSAILAK 20: Kike Perdomo (Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioa)
OTSAILAK 27: Diaz – Mengual – Roca Trio (Bidebarrietako liburutegia)
MARTXOAK 6: David Ambrosio Trio (Otxarkoagako udaltegia)
MARTXOAK 13: Three One – Kontxi Lorente, Luisa Brito eta Naima Acuña (Begoñako udaltegia)
Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira. Sarrera doakoa leku guztiak bete arte.
Informazioa 010 telefono zenbakian edo www.bilbao.net web gunean
[2015/02/13] Errepertorio anitza, egungoa eta kalitatezkoa Bilbao Distrito Jazzeko bost emanalditan