'Zer egin atxiloketa baten aurrean' hitzaldia Deustuko Gazte Lokalean

uriola.eus 2015ko mar. 5a, 08:30

Otsailaren 24an abiatu ziren Zirikatzen!-ek antolatutako 'Errepresioa, borreroak baditu milaka aurpegi' jardunaldiak eta gaur emango zaie bukaera Deustuko Gazte Lokalean. 19:30ean, 'Zer egin atxiloketa baten aurrean' hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

Zirikatzen! kolektiboak Deustuko herritarren, batez ere gazteen, arteko komunikazioa, eztabaida, hausnarketa eta formakunta sustatzea du helburu besteak beste. Hainbat dira antolatzen dituzten ekimenak eta oraingoan, 'Errepresioa, borreroak baditu milaka aurpegi' jardunaldiak prestatu dituzte errepresioari aurre egiteko nahiz beldurra gainditzeko kontzientzia politiko antolatua garatzeko bidean, "bereziki, Deustuko 13 lagun auziperatuta daudenean".