Antolatzaileek ozen diote "trantsizio feminista" abian dela eta beraz, urteotan osatutako amaraunak, ezin duela etenik izan. "Burujabetza feministak ez dugu egoera ideal, estatiko eta mugiezin baten gisara irudikatzen, prozesu dinamiko eta momenturo aldakorra izango den ipar moduan baizik. Borrokatzeko, alternatibak eraikitzeko eta aldarrikapen berriak identifikatzeko prozesu bat da".
Honen aurrean, 'Feminismoa eta nazio eraikuntza' hitzaldi eztabaidan parte hartzeko aukera egongo da gaur arratsaldean Kabia Kultur Elkartean. Era berean, hilabete osoan zehar, 'Euskal Herriaren burujabetza feministarantz!' esposaketa ikusgai egon da Kabian eta oraindik ere ikusteko aukera dagoela gogora ekarri dute.