uriola.eus

Bertsotan emango diete hasiera Deustuko jaiei

  Jaiak  Deustualdea

Jaietako pregoia botatzeko hautatu du Deustuko jai batzordeak Elorri bertso-eskola. Eskolako kide gazteenak izango dira gaur Done Petri plazako eszenatokian protagonista 20:00etatik aurrera.

Ordu gutxi falta direnean Deustuko jaiei hasiera emateko, URIOLAk Elorri bertso-eskolako kide batzuk elkartu ditu. Bi astez luzatuko diren jai herrikoetan parte hartzera dei egin diete URIOLAko lagunei.

Egitarau zabala prestatu du Jai Batzordeak eta horren berri eman diote Leire eta Martinek. Jakinarazi digutenez, aurten berrikuntzaz beterik datoz auzoko jaiak; 'Sonbrérü Gaua', mintzodromoa, argazki trukaketa, 'Deustu Tropikal Eguna' edota 'Hi haiz hi artista' lehiaketa.

Talde askoren "indarra" dauka Deustuko jai batzordeak, elkarte "anitzek" osatzen baitute. Leireren hitzetan, denen "ekarpenek" balio du "osotasuna" lortzeko.

Ordu asko ematen dituzte lanean batzordekideek. Izan ere, jai batzordek "urte osoko lana egiten du". "Ez dugu oporrik hartzen", diote. "Olentzero eta Mari Domingi, inauteriak, jaiak, udako solstizioa... ez gara geratzen".

Elkarlanean aritzen dira jai batzordeko kideak, lehenik euren artean, Auzotarrok Bilboko auzoetako jai batzordeekin gero, Deusto Bizirik elkarteko kideekin jarraian, eta azkenik "urrunago" dagoen Bilboko Udalarekin. Izatez, lagundu baino, Udalak "kontrola ezartzen du", "traba egiten du".

Aurten, erronkatzat du batzordeak giro "paregabea" Deustu "osora" zabaltzea Done Petri plazatik hasita, "Deustuko bihotzetik", Botikazarreraino. "Egunen baten Done Petri plaza berreskuratuko dugu eta txosnak bertan zabalduko ditugu", aurreratu dute itxaropentsu batzordekideek.

 

Egitaraua 

Martxoak 13, ostirala

- 17:00. Artisautza Azokaren hasiera eta zabaltzea Done Petri plazan (1. gunea).

- 20:00. Jaiei hasiera emateko, txupina eta pregoia Done Petri plazan. Ondoren, konpartsen, koadrilen eta nahi duzuen guztion jaitsiera egingo da txosnetara (4. gunea). Deustuko gaitero eta txistulariek, Ondalan konpartsako erraldoiak eta KunKun! batukadak animatuko dute jaitsiera. Ondoren, luntxa egongo da txosnetan.

- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean: Papel Albal, Red Lotus eta Sinner Dolls.

- 22:00. Governors eta Gozategiren kontzertuak txosnagunean.

Martxoak 14, larunbata

- 10:00. Deustuko IV. Mendi Martxa. Done Petri plazako kioskotik abiatuko dira auzoaren inguruko mendiak ezagutzeko asmoz.

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 12:00. Arrozahotsaz: Deustuko auzokideen kultura anitzak aprobetxatuz, arroza elkar ezagutzeko aitzakia bihurtu nahi izan dute. 14:00ak arte, arroz ezberdinak prestatuko dituzte, konpartsek, koadrilek eta norbanakoek Done Petrin.

- 15:00. Arrozaz egindako platerren aurkezpena, sari banaketa eta bazkari herrikoia.

- 18:00. Ume eta gazteentzat 'Hi haiz hi artista'.

- 19:00. Koadrila eta konpartsen gynkana.

- 19:30. Suzko zezena Botika Zahar parkean (2. gunean).

- 20:00. Deustuko Emakumeen Aurreskuaren entsaio orokorra Done Petrin.

- 20:30. Erromeria Done Petrin.

- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean: Bertsio Gaua.

- 22:00. Kontzertuak txosnetan: Suaia eta La Haine, Nizuritazuneri (Norzzone eta Fanny) eta Patrol Destroyers.

Martxoak 15, igandea

- 11:00. Diana eta txupinazoa Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 12:00. Deustuko argazki trukaketa Done Petrin.

- 12:00. Umeentzako puzgarriak Done Petri plazan.

- 12:30. Deustuko III. Ibilgailu Klasikoen Kontzentrazioa Botika Zaharreko Tigrearen eraikinaren aurrean (2. gunea). Lehenengo harrera, eta ondoren, erakustaldia.

Martxoak 17, asteartea

- 17:00. Txapelketak hasten dira Jubilatuen Etxean, Blas de Otero: tute, xake eta domino.

- 19:00. Deustuko jaien inguruko solasaldia Bidarteko Udaltegian: Inauteriak, San Jose jaiak, San Pedro jaiak, Olentzero…

Martxoak 18, asteazkena - Sonbrérü Gaua (atera ezazu kalera zure 'sonbrérüe')

- 17:00. Jubilatuen etxean txapelketak: Mus.

- 19:00. Poteo musikatua frontoiko balkoitik abiatuta eta jolasak Deustuko koadrilen eskutik (1. gunetik 4. gunera).

- 22:00. Kontzertuak txosnetan: Mandoilek eta DJ Loro.

Martxoak 19, osteguna - Euskal Jaia

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 12:00. San Felizisimotik abiatuta, deustuarren kalejira Deustuko Udal korporazioarekin, alkatea buru, herriko kaleetatik, gaitero, txistulari eta dantzariak lagun.

- 12:00. Orighinal-en eskutik umeentzako jolasak Done Petri plazan.

- 12:45. Estropadak itsasadarrean Deustuko Arraun Taldearen eskutik.

- 13:00. Deustuko Emakumeen Aurreskua Udal korporazioaren kalejira Done Petrira heltzean.

- 14:00. Parrillada Done Petrin.

- 16:30. Pilota Partiduak. Lehenego Deustuko pilotarien finala.

- 17:30. 1. mailako afizionatuen pilota partidua Iharra frontoian Bordarxoren eskutik.

- 17:00. Bizkaiko txapelketa jubilatuen elkartean.

- 19:00. Mintzodromoa. Kalea EuskAHALdunduz Korrikaren aldeko Berbodromoa.

- 20:00. Bertso Saioa Txosnagunean. Gazte zein helduen gozamenerako saio paregabea Arkaitz Estiballez gaijartzaile izango delarik, Andoni Egaña, Alaia Martin, Fredi Paia eta Sustrai Kolinarekin.

* Bertso saioaren osteaz, poteak eta pintxoak salgai egongo dira Jai Batzordearen txosnan.

Martxoak 20, ostirala - Deustu Tropikal

- 20:00. Kantujira Deustuko Kantugintza taldearekin Done Petritik abiatuta.

- 20:00. Trikipoteoa frontoiko balkoitik.

- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean Colapsoren eskutik.

- 22:00. Kontzertuak txosnetan Radio Tropikalen eskutik: Habana 537, Rumba Band, Viejoteca Johana Bustamanterekin eta DJ Diego Tropical.

Martxoak 21, larunbata

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 11:00. Athleticen pin, egutegi eta sarreren bildumazaleen VII. bilkura. Heltzen diren lehenengo 20 bildumazaleei, ekitaldiaren txapa zenbakitu bat oparituko zaie. Bar Niza Barria (Blas de Otero).

- 11:30. Erraldoien topaketa Deustuko kaleetan zehar.

- 12:00. Umeentzako puzgarriak Done Petrin.

- 12:00. Tomate Nagusia sukaldaritza txapelketa Done Petri plazan.

- 15:00. Tomate Nagusiaren platerren aurkezpena, sari banaketa eta bazkari herrikoia.

- 17:30. Magik Copeland eta diskoteka paregabea: Umeentzako pailazoa, magoa eta disko festa.

- 19:00. Deustuko fanfarria eta Ganbara taldearen kalejira auzoko kaleetan.

- 19:00. Koadrila eta konpartsen Playback lehiaketaren finala frontoian.

- 19:30. Suzkozezena Botika Zahar parkean.

- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean: Silbote Project eta Jaz Colective.

- 22:00. Garilak 26 taldearen kontzertua txosnetan.

Martxoak 22, igandea

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 12:00. Euskal Dantzak Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeen eskutik Done Petrin.

- 12:00. Deustuko argazki trukaketa 1. gunean.

- 14:00. Tortila txapelketa Done Petrin. Bazkal ostean koadrilen eta konpartsen sari banaketa eta jaiei bukaera emango dien tomatearen erreketa.

 

[2015/02/24] Deustuko jai batzordearen lana "urte osoko elkarlana da"

[2015/02/24] Deustuko jaiek "parranda" egun bat gehiago izango dute aurten

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Zorionak Deustu, eta zorionak Elorri!
Geuk ere egin ditugu jaietarako gonbidapen bertsoak!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa