'Sonbrérü gauak' berpiztuko ditu Deustuko jaiak gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2015ko mar. 18a, 10:05

Pasa den ostiralean hasi ziren Deustuko jaiak eta datorren igandera arte luzatuko dira, jai-batzordeko Leire Arroyok azaldu digunez. Bertsotan hasi ziren, Elorri bertso-eskola berriaren eskutik, eta eguraldi hotzaren gainetik giroa zegoen Deustun. Gaurtik aurrera gehiago prestatu du jai-batzordeak, bereziki ostegunetik aurrera: kontzertuak, bertso-saioa, mintzomodroa, lehiaketak…

Egitarau zabala prestatu du Jai Batzordeak eta horren berri eman dio Bilbo Hiria Irratiari Leire Arroyo batzordekideak. Jakinarazi digunez, aurten berrikuntzaz beterik datoz auzoko jaiak; 'Sonbrérü Gaua', mintzodromoa, argazki trukaketa, 'Deustu Tropikal Eguna' edota 'Hi haiz hi artista' lehiaketa.

Talde askoren "indarra" dauka Deustuko jai batzordeak, elkarte "anitzek" osatzen baitute. Leireren hitzetan, denen "ekarpenek" balio du "osotasuna" lortzeko.

Ordu asko ematen dituzte lanean batzordekideek. Izan ere, jai batzordek "urte osoko lana egiten du". "Ez dugu oporrik hartzen", diote. "Olentzero eta Mari Domingi, inauteriak, jaiak, udako solstizioa... ez gara geratzen".

Elkarlanean aritzen dira jai batzordeko kideak, lehenik euren artean, Auzotarrok Bilboko auzoetako jai batzordeekin gero, Deusto Bizirik elkarteko kideekin jarraian, eta azkenik "urrunago" dagoen Bilboko Udalarekin. Izatez, lagundu baino, Udalak "kontrola ezartzen du", "traba egiten du".

Egitaraua 

Martxoak 18, asteazkena - Sonbrérü Gaua (atera ezazu kalera zure 'sonbrérüe')

- 17:00. Jubilatuen etxean txapelketak: Mus.

- 19:00. Poteo musikatua frontoiko balkoitik abiatuta eta jolasak Deustuko koadrilen eskutik (1. gunetik 4. gunera).

- 22:00. Kontzertuak txosnetan: EH Sukarra eta DJ Loro.

Martxoak 19, osteguna - Euskal Jaia

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 12:00. San Felizisimotik abiatuta, deustuarren kalejira Deustuko Udal korporazioarekin, alkatea buru, herriko kaleetatik, gaitero, txistulari eta dantzariak lagun.

- 12:00. Orighinal-en eskutik umeentzako jolasak Done Petri plazan.

- 12:45. Estropadak itsasadarrean Deustuko Arraun Taldearen eskutik.

- 13:00. Deustuko Emakumeen Aurreskua Udal korporazioaren kalejira Done Petrira heltzean.

- 14:00. Parrillada Done Petrin.

- 16:30. Pilota Partiduak. Lehenego Deustuko pilotarien finala.

- 17:30. 1. mailako afizionatuen pilota partidua Iharra frontoian Bordarxoren eskutik.

- 17:00. Bizkaiko txapelketa jubilatuen elkartean.

- 19:00. Mintzodromoa. Kalea EuskAHALdunduz Korrikaren aldeko Berbodromoa.

- 20:00. Bertso Saioa Txosnagunean. Gazte zein helduen gozamenerako saio paregabea Arkaitz Estiballez gaijartzaile izango delarik, Andoni Egaña, Alaia Martin, Fredi Paia eta Sustrai Kolinarekin.

* Bertso saioaren osteaz, poteak eta pintxoak salgai egongo dira Jai Batzordearen txosnan.

Martxoak 20, ostirala - Deustu Tropikal

- 20:00. Kantujira Deustuko Kantugintza taldearekin Done Petritik abiatuta.

- 20:00. Trikipoteoa frontoiko balkoitik.

- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean Colapsoren eskutik.

- 22:00. Kontzertuak txosnetan Radio Tropikalen eskutik: Habana 537, Rumba Band, Viejoteca Johana Bustamanterekin eta DJ Diego Tropical.

Martxoak 21, larunbata

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 11:00. Athleticen pin, egutegi eta sarreren bildumazaleen VII. bilkura. Heltzen diren lehenengo 20 bildumazaleei, ekitaldiaren txapa zenbakitu bat oparituko zaie. Bar Niza Barria (Blas de Otero).

- 11:30. Erraldoien topaketa Deustuko kaleetan zehar.

- 12:00. Umeentzako puzgarriak Done Petrin.

- 12:00. Tomate Nagusia sukaldaritza txapelketa Done Petri plazan.

- 15:00. Tomate Nagusiaren platerren aurkezpena, sari banaketa eta bazkari herrikoia.

- 17:30. Magik Copeland eta diskoteka paregabea: Umeentzako pailazoa, magoa eta disko festa.

- 19:00. Deustuko fanfarria eta Ganbara taldearen kalejira auzoko kaleetan.

- 19:00. Koadrila eta konpartsen Playback lehiaketaren finala frontoian.

- 19:30. Suzkozezena Botika Zahar parkean.

- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean: Silbote Project eta Jaz Colective.

- 22:00. Garilak 26 taldearen kontzertua txosnetan.

Martxoak 22, igandea

- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

- 12:00. Euskal Dantzak Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeen eskutik Done Petrin.

- 12:00. Deustuko argazki trukaketa 1. gunean.

- 14:00. Tortila txapelketa Done Petrin. Bazkal ostean koadrilen eta konpartsen sari banaketa eta jaiei bukaera emango dien tomatearen erreketa.

 

2015eko Deustuko jaien hasiera ekitaldia: Elorri bertso-eskolakoek botatako pregoia.

 

[2015/02/24] Deustuko jai batzordearen lana "urte osoko elkarlana da"

[2015/02/24] Deustuko jaiek "parranda" egun bat gehiago izango dute aurten

Deustuko Jai Batzordea

deustukojaibatzordea@gmail.com

www.facebook.com/deustuko.jaibatzordea

@deustukojaibatz