Egitarau zabala prestatu du Jai Batzordeak 2015eko San Jose jaietarako, tartean berrikuntza ugari. Berrikuntza horietako bat da gaurko prestatutako 'Deustu tropikal gaua'. Radio Tropikalen parte-hartzeari esker, hainbat kontzertu zuzenean jarraitzeko aukera izango da Botikazarreko txosna gunean 22:00etatik aurrera; hain zuzen ere, Habana 537, Rumba Band, Viejoteca Johana Bustamanterekin eta DJ Diego Tropicalek emanaldiak eskainiko dituzte.
Talde askoren "indarra" dauka Deustuko jai batzordeak, elkarte "anitzek" osatzen baitute. Leireren hitzetan, denen "ekarpenek" balio du "osotasuna" lortzeko.
Ordu asko ematen dituzte lanean batzordekideek. Izan ere, jai batzordek "urte osoko lana egiten du". "Ez dugu oporrik hartzen", diote. "Olentzero eta Mari Domingi, inauteriak, jaiak, udako solstizioa... ez gara geratzen".
Elkarlanean aritzen dira jai batzordeko kideak, lehenik euren artean, Auzotarrok Bilboko auzoetako jai batzordeekin gero, Deusto Bizirik elkarteko kideekin jarraian, eta azkenik "urrunago" dagoen Bilboko Udalarekin. Izatez, lagundu baino, Udalak "kontrola ezartzen du", "traba egiten du".
Egitaraua
Martxoak 20, ostirala - Deustu Tropikal
- 20:00. Kantujira Deustuko Kantugintza taldearekin Done Petritik abiatuta.
- 20:00. Trikipoteoa frontoiko balkoitik.
- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean Colapsoren eskutik.
- 22:00. Kontzertuak txosnetan Radio Tropikalen eskutik: Habana 537, Rumba Band, Viejoteca Johana Bustamanterekin eta DJ Diego Tropical.
Martxoak 21, larunbata
- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.
- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.
- 11:00. Athleticen pin, egutegi eta sarreren bildumazaleen VII. bilkura. Heltzen diren lehenengo 20 bildumazaleei, ekitaldiaren txapa zenbakitu bat oparituko zaie. Bar Niza Barria (Blas de Otero).
- 11:30. Erraldoien topaketa Deustuko kaleetan zehar.
- 12:00. Umeentzako puzgarriak Done Petrin.
- 12:00. Tomate Nagusia sukaldaritza txapelketa Done Petri plazan.
- 15:00. Tomate Nagusiaren platerren aurkezpena, sari banaketa eta bazkari herrikoia.
- 17:30. Magik Copeland eta diskoteka paregabea: Umeentzako pailazoa, magoa eta disko festa.
- 19:00. Deustuko fanfarria eta Ganbara taldearen kalejira auzoko kaleetan.
- 19:00. Koadrila eta konpartsen Playback lehiaketaren finala frontoian.
- 19:30. Suzkozezena Botika Zahar parkean.
- 20:30. Kontzertuak Gazte Lokalean: Silbote Project eta Jaz Colective.
- 22:00. Garilak 26 taldearen kontzertua txosnetan.
Martxoak 22, igandea
- 11:00. Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.
- 11:00. Artisautza Azokaren irekiera Done Petri plazan. Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.
- 12:00. Euskal Dantzak Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeen eskutik Done Petrin.
- 12:00. Deustuko argazki trukaketa 1. gunean.
- 14:00. Tortila txapelketa Done Petrin. Bazkal ostean koadrilen eta konpartsen sari banaketa eta jaiei bukaera emango dien tomatearen erreketa.
[2015/02/24] Deustuko jai batzordearen lana "urte osoko elkarlana da"
[2015/02/24] Deustuko jaiek "parranda" egun bat gehiago izango dute aurten
Deustuko Jai Batzordea
deustukojaibatzordea@gmail.com