Bilbo gazteguneetara joaten diren 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek apirilaren 11n, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Deustuko, kiroldegian egingo den 'Gaztedueluan' parte hartzekoaukera izango dute. 'Gazteduelua' Gazteguneen arteko erronka ludikoa da, udalaren zerbitzu hori erabiltzen duten nerabeen eta izena ematen duten gazteen arteko harremana sustatzea helburu duena.
Trebetasuna, lankidetzarako dinamikak, talde sena eta lehia sanoa eta dibertigarria landuko dituzte partaideek, gainditu beharko dituzten probetan eta erronketan. Gazteguneetan eman behar da izena, martxoaren 24tik 27ra.
Gaztegunea: gazteen aisialdi hezitzailerako espazioa
Bilboko Gazteguneetan hainbat jarduera egiten dira gazteen aisialdi hezitzailearen barruan; jarduera batzuk Gazteguneetan bertan egiten dituzte eta beste batzuk haietatik kanpo. Gazteguneak Bilboko auzoetako 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzat dira. Informazioa gehiago eskuratzeko edota 'Gazteduluari' buruz gehiago jakiteko, gazteguneetara jo, asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 17:00etatik 20:30era.
Gazteguneak Deustuko, Uribarriko, Begoñako, Otxarkoagako, Iralako eta Zorrotzako udaltegietan daude eta horietan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek euren adineko jendearekin elkartu, askotariko jarduerez gozatu eta euren gustuen araberako proposamenak egiteko aukera izaten dute: musika entzun, kirola egin, txango eta jaiak antolatu, zinema, dantza, txangoak, kultur bisitaldiak, sukaldaritzako, arte plastikoetako ikastaroak eta aire zabaleko programa erakargarriak.