Inun eta Eñaut Elorrieta Ibarrekolandako kontserbatorioan kantari

uriola.eus 2015ko eka. 25a, 10:21

Bigarren urtez jarraian, Kultura Sailak hainbat estilotako zenbait kantari eta musika talderen zuzeneko emanaldiak antolatu ditu 1. barrutian, Deustualdean. Emanaldiei gaur emango diete amaiera. Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Inun eta Eñaut Elorrieta abeslariekin.

Mikel Inunziaga Inun kantautoreak 2014an argitaratu zuen pop estiloko 'Berreginez' lehen diskoa. Gaur egun, gitarra akustikoak eta loop pedalak lagunduta, lehenengo lan hori aurkezten jarraitzen du.

Eñaut Elorrieta abeslariari dagokionez, 'Deserriko kantak' bakarkako lehenengo lana argitaratu zuen 2013an. Eñautek hainbat ikuspegitatik begiratzen dio deserriari. Horretarako, berak idatzitako testuez gain, konplizitatea bilatu du Joseba Sarrionandia, Joan Oliver, Mario Benedetti, Harkaitz Cano edo Bernardo Atxaga bezalako beste idazle batzuen luman.

Kontzertu guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. 

 

Agenda 

EKAINAK 25

Lekua: Bilboko Kontserbatorioa

Ordua: 19:30

INUN eta EÑAUT ELORRIETA