Gabriel Arestiren ondarea unibertsitatera eta kalera

uriola.eus 2015ko mai. 25a, 07:36

Ziklo "berritzaile eta diziplinartekoa" antolatu dute DeustoBidek eta Gabriel Aresti kultura elkarteak une "ezin egokiagoan". Gaur emango diote hasiera zikloari hitzaldi musikatu batekin.

50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zenetik, eta 2015eko ekainean 40 urte beteko dira bilbotar poeta hil zenetik. Une "ezin egokiagoa" Gabriel Arestiren bizitza, figura eta lana unibertsitatera ekarri eta haren ondarearen inguruko ziklo bat proposatzeko antolatzaileen arabera.

DeustoBide Herritartasun Eskolaren markoan unibertsitateko "ohiko formatoak gainditu" eta jarduera osagarriz osatutako ziklo "berritzaile eta diziplinarteko bat" antolatzeko aukera zabaldu zaiela adierazi dute, Gabriel Aresti kultura elkartearekin elkarlanean: saio bi Deustuko Unibertsitatean eta ibilaldi turistikoa Bilbon zehar, Bilboko Kafe Antzokian hasita. Gabriel Arestiren Ondarea Zikloa DeustoForum markoaren baitako hitzaldiarekin amaituko da.

Egitaraua

- Gabriel Arestiren lana eta bizitza: hitzaldi musikatua Gabriel Arestiren bizitza haren obraren bidez, eta hitzak musikak lagundurik.

- Nazioaren alegoria Gabriel Arestiren poesian: Mintegia Gabriel Arestiren olerkietan nazioak hartu dituen aldaerak eta poetaren Euskal Herria lerro artean irakurtzeko saioa.

- Arestiren Bilbo: ibilbide turistikoa. Poetaren sorlekua, haurtzaroa, erreferentzia intelektualak eta lan aipagarrienak ezagutzeko parada.

- Zikloaren itxiera saio honetan Miren Agur Meabe idazle Lekeitiarrak Arestiren arrastoa aletuko du lehenengo pertsonan egindako irakurketarekin.

Ziklo osoaren prezioa: 50€ . Ikastaro honek La Caixaren Gizarte Ekintzaren diru-laguntza du.

Maiatzaren 20ra arteko epea dago izena emateko.

Informazio gehiago hemen