Ur mozketa Deustualdean

uriola.eus 2015ko api. 30a, 08:46

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, apirilak 30, arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Deustualdeko zenbait gunetan.

Hain zuzen ere, uraren zerbitzuaren hornidura, Berrizbideko 93tik 99ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 100etik 114ra bitarteko bikoitietan; Berriz landako zenbaki guztietan; Ugazkobideko 55ean; eta Enekuri-Artxanda errepideko 10, 20, 33 eta 38tik 70era moztuko da.

Enekuri-Artxanda errepideko 40. zenbakiaren aurrean, hodian balbula jartzeko lanetarako kenduko da ura.