Konstituzio espainiarraren berrikuspenerako proposamena

uriola.eus 2015ko mai. 14a, 12:20

Adolfo Suarez Espainiako presidentea Madrileko Kongresuan ageri da txaloka diputatuekin batera Espainiako Konstituzioaren onarpena dela eta. Hori da Deustuko zubiko etxolan ikus daitekeen irudia.

'CONSTITUyéndonos' izena du Deustuko zubian ikus daitekeen esku-hartze artistikoak. Atlas proiektuaren baitan sortutako lana da. Konstituzioari buruz 1978an egin zen erreferenduma abiapuntutzat hartuta, "garai horretako dokumentazioaren berrikuspena proposatzen da" interbentzio artistikoen bidez.

www.proyectoatlas.com

 

Esku-hartzeak zubian

EHUko Arte Ederretako fakultateko ikasle eta ikertzaileek esku-hartze artistikoak burutzeko erabili izan dute Deustuko zubia altxatzeko makinak dauden etxola. Proiektua Juan Pablo Orduñez Mawatresek zuzentzen du eta Arantza Lauzirika da koordinatzailea.