Hiru aste barru Zorrotzaurreko auzokideek sarbide arinago bat izango dute Deustuko auzora. Deiaren arabera, Fran Viñazek, Udaleko Obra eta Zerbitzuen saileko buruak ostegunean jakinarazi zuen, Gehry zubia oinezkoentzat irekiko dela kanaleko indusketa lanak hasi aurretik. Era horretan, auzokideek eta lanetan diharduten langileek ez dute Euskaldunako biribilgunera arte joan behar izango Deustura sartzeko.
[2014/10/24] Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du