Deustun hasi da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

uriola.eus 2015ko mai. 19a, 09:42

Argazkia: www.bertsozale.eus

Zortzi gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketan. Lehenego saioko irabazlea, eta finalerako zuzenean sailkatu den bertsolaria, Iker Garitagoitia izan da.

Atzo arratsaldean Deustuko HLHI ikastetxean izan den saioak eman dio hasiera aurtengo bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketari.

Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Arrigorriagako Iker Garitagoitia izan da, eta beraz, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.

Hiru bertso eskoletako 8 bertsolarik hartu dute parte gaurko saioan:

Deustu

    • Asier Urkiza
    • Mikel Aiartzaguena
    • Ander Anakabe
    • Enare Muniategi

Uribe Kosta

    • Maider Barañano
    • Irene Ezkurra
    • Fermin Reinicke

Arrigorriaga

    • Iker Garitagoitia

 

Lehengo atalean puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak sailkatu dira bigarren atalera. Ondorengoak izan dira: 

· Maider Barañano

· Iker Garitagoitia

· Enare Muniategi

· Mikel Aiartzaguena

 

Sailkapena

Guztira 4 kanporaketa izango ditu eskolartekoak. Saio bakoitzako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, gainontzeko 4 bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalera. Egun berean ospatuko da Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere.

 

www.bertsozale.eus-etik hartua