Puri-purian Ibarrekolandako jaiak

uriola.eus 2015eko ekainaren 5a

Auzoa festa giroan murgilduta dago joan den astetik. Gaur berpiztuko dira ostiralarekin bat. Umeentzako jolasak, lehiaketak, gastronomikoak, mozorroak edota musika ez dira faltako igandera bitartean.

Egitaraua

Ekainak 5, ostirala

- 20:00. Diskotxiki Do Re Mi.

- 20:00. Elektrotxaranga Sukatu taldearekin.

- 21:00. XVII. Goitibera jaitsiera Koalas taldeak antolatuta.

- 22:00. Sukar taldea.

- 00:00. DJ Jaikide.

Ekainak 6, larunbata

- 11:00 - 14:00. Gaztelu puzgarriak, kars-ak, rokodromoa…

- 12:00. Kalejira Kokotean Kolpe Fanfarriarekin.

- 13:30. Haurrentzako VI. Spa, ez ahaztu bainujantzia! (Txori Zoroak antolatuta).

- 16:00 - 18:00. Kars-ak, gaztelu puzgarriak…

- 17:00. Mus txapelketa Zuhaitz taldeak antolatuta eta Muditobar tabernari esker.

- 18:00. Mozorroen arratsalde-gaua.

- 19:00. Mozorrotu zaitez eta zure argazkiak atera photocallean. Txori Zoroak antolatuta.

- 19:30. Mozorro desfilea jai gunean Txurrimuskis taldeak antolatuta.

- 22:30. Oxabi taldea.

- 02:00. DJ Diskodantza.

Ekainak 7, igandea

- 09:00. XVII. Paella lehiaketa Los Blusas taldeak antolatuta eta Tirol tabernari esker. 10€ 8 aulki eta mahai bat alokatzea.

- 10:00. Txistulariekin kalejira.

- 12:00. Euskal dantzak Bihotz Alai taldearekin.

- 15:00. Bazkari herrikoia.

- 16:00. Sari banaketa.

- 16:00. Bazkalondoa eta betiko abestiak koadrilek "des-antolatuta".

- 17:00 - 19:00. DJ Xaibor.

- 19:00. Jaien amaiera eta dena batzera!