Larunbatean, ekainak 20, izango da jardunaldia Deustuibarrako Pabiloi 6n. Lehen parte-hartzailea Zorrotzaurre Plana ondoen ezagutzen duen lagunetako bat izango da. Pablo Otaola ingeniaria eta Zorrotzaurreko batzorde kudeatzaileko gerenteak 'Zorrotzaurre, penintsulatik uhartera' hitzaldia eskainiko du (11:00).
Bigarren partaidea Iñaki Uriarte arkitektoa izango da. Inguruaren lehenaldiaz eta ondare industrialaz arituko da Uriarte. 'Zorrotzaurre, bere lehenaldiaren etorkizuna' izeneko solasaldia izango da berea (11:45).
Atsedenaldiaren ostean ekingo diote talde dinamikari. 'Sormen hiria' deitu dioten tertulia-eztabaidan jorratuko diren galderetako batzuk izango dira: Estrategia hiria? Gentrifikazio 'jatorra'? Edota marketing hutsa? Partaideen artean izango dira Arantxa Rodriguez EHUko Ekonomia irakaslea, Lorenzo Vicario EHUko Soziologia irakaslea eta gune historikoen zaharberritzean aditua den Igone Revilla Tecnalia enpresakoa.
'Deustuibarra vs. Zorrotzaurre' jardunaldua ekainaren 20an, larunbatean, egingo dute Pabiloi 6n (Deustuko Erribera 47) Euskalduna Zubia auzo elkarteak antolatuta. Parte hartzea librea da.