Arangoitiko auzotarrak talentu norgehiagokan lehiatuko dira

uriola.eus 2015ko eka. 25a, 08:10
Argazkia: Ángel Prieto

Ezkutuko dohaina azaleratzeko eguna izango dute gaur Arangoitin. Jaietako egitarauaren baitan, talentu lehiaketa nabarmentzekoa da. Auzotarrak eszenatokiaren inguruan bilduko dira, besteak beste, barre egin eta ondo pasatzera.

Guztira, aurten, 30 koadrilek parte hartuko dute jaietako txapelketetan eta euren arteko lehiaren bidez erabakiko da urrezko 'Txapel' garaikurra nork eskuratuko duen.

Ohi bezala, auzoko jaiak iragartzeko kartela lehiaketa bidez hautatu du jai batzordeak. Helduen artean, Manoli Valleren 'Arangoitiko tomatearen indarra' izeneko irudia izan da garailea eta ume eta gazteen artean Maiderren 'Txapel jaiak etorri dira' izenekoa.

 

Egitaraua

Osteguna, ekainak 25

- 18:00. TSQVerako (Tú Sí Que Vales) datu ematea txosnan.

- 20:00. Tú sí que vales lehiaketa (TSQV).

Ostirala, ekainak 26

- 11:00 - 14:00. Txapel Txiki, haur jarduerak La Zonako anfiteatroan (Kutx-kutxen laguntzarekin).

- 17:00 - 19:00. Haur eta gazte jarduerak, Kartak ikastetxean (Aldaikaren laguntzarekin).

- 19:00. Herri Kirolak ikastetxean (Kutx-kutxen laguntzarekin).

- 20:00. Disko txiki (Castroren laguntzarekin).

- 22:30. Bertsio kontzertua.

- 23:30. Azpiko arropa lasterketa (Kutx-kutxen laguntzarekin).

Larunbata, ekainak 27

- 08.00. Goizeko alamena (Bukaezinaken laguntzarekin).

- 11.00. Goiri Batuke Arangoitiko kaleetatik. Hasiera Pinudiko Ama Birjinean.

- 12.00. Haur gin-kana (Txapel Laionen laguntzarekin).

- 14.30. Herri bazkaria. Jaimen kokapena Miramar zelaian eta inguruan.

- 17.00. Goxoa gozotegian izozki banaketa txikientzat.

- 19.30 - 20.30. Areto-futbol txapelketa: 3. eta 4. sailkatuak (Kutx-Kutxen laguntzarekin).

- 20.30 - 21.30. Areto-futbol txapelketaren finala (Kutx-Kutxen laguntzarekin).

- 22.00. Rock kontzertua. Undécimo Mandamiento eta Radio Crimen.

Igandea, ekainak 28

- 11:30 - 13:30. Trikitixa Arangoitiko kaleetatik.

- 12:30. Gastronomia-lehiaketarako izen-ematea txosnan.

- 12:00. Igel txapelketa. Izen-ematea Malu tabernan.

- 14:30. Tortilla txapelketa Egileor kalean. Aparkalekuan prestatuko dira tortillak (Mugatarraken laguntzarekin).

- 17:00. Elektrotxaranga (Bilboko Udaleko Kultura Saila).

- 17:00 - 18:00. Txosnaren itxiera eta bilketa KOADRILA GUZTIEN laguntzarekin.

- 19:00. Jaietan egindako lehiaketa guztien sari banaketa La Zonako anfiteatroan (Bostaxolaren laguntzarekin).

- 20:00. Txapeli agurra, txokolatada eta jaien amaiera La Zonako anfiteatroan (La Peña del Sordoren laguntzarekin).

 

Argazkia: Ángel Prieto 

www.arangoiti.info

https://www.facebook.com/txapel.jaiak