Jai giro paregabea Deustuibarran

uriola.eus 2015ko eka. 26a, 12:37
Argazkia: Naroa Gaintza

Txitxardin heldu da Deustuko Erriberako jaietara. Igandera arte ekitaldi andana antolatu du jai batzordeak azuotarren gozamenerako. Aukera zabala dago adin guztietako lagunentzat: jolasak, herri antzerkia, musika, txapelketak, kukaña eta jai giro paregabea.

Egitaraua

Ekainak 26, ostirala

- 12.00. Partaidetza jolasak Ur-Artean plazan.

- 18.00. Ur Artea aisialdi taldearen emanaldiak.

- 18.30. Herri Antzerkia. Erriberako IV. Pastola Txikia, 'Jaijaguai'.

- 19.00. Erromeria Bihotz-Alai Txiki dantza taldearen eskutik.

- 20.00. Gloria Zaharren Fulbol partida. II. Omenaldia J.M. Portillori “El Moro” (Kombinado Erribera´ko - Kaixo Deustu taberna - Olabeagako Zeppo´s taberna).

- 20.00. Megatrikipoteo orokorra Kartonaje Riber Bang taldearekin.

- 20.15. Auzoko nagusientzako luntxa Euskaldunako Zubia Auzokide Elkartearen eskutik.

- 21.30. Sahieski jana Ur-Artean plazan… Gogoratu zozketarako papeletak oraindik ere salgai ditugula!

- 23.00. Gau-Jaia, Izerdi-Gorriaren eskutik.

Ekainak 27, larunbata

- 11.00. Umeentzako parkea.

- 11.00. Haurrentzako Tailerrak Garabia Aretoan. (Antolatzailea: ZAWP)

- 12.00. II. Txitxardin Auzo Lasterketa (Adin guztietarako).

- 12.30. VIII. Paella txapelketa. (Izen-ematea eta Laguntza: 5 euro) Jai-esparruan egin behar dira. Babeslea: Txoko Ibai-Aurre.

- 12.30. Animazioa Kun-Kun batukadarekin.

- 13.00.  Kamiseta tailerra Yolanda Gonzalez plazatxoan, Bekoerri kultur elkarteak.

- 13.00. Sardina Mundiala, auzoko Txef onenek prestatuak… Rifak salgai, heldu gure opariei!

- 13.30. Kukaña.

- 15.00. Paellen aurkezpena eta epaimahaiaren epaia.

- 17.30. XIII. Igel txapelketa. (Izen-emate/laguntza: 3 euro bikoteko).

- 18.30. Kale Animazioa Sugarri Fanfarrearen eskutik.

- 19.00. Bitsaren festa jende guztiarentzat Ur-Artea plazan.

- 20.00. Gau-Jaia Hackers taldearen eskutik.

- 20.30. XXXVII. Futbito txapelketako final handia.

- 22.00. Txorizada ikusgarria… Oraindik boletoak salgai!

- 22.15. Igel eta futbito txapelketako sari banaketa.

- 23.00. Ddisko-festa Lokalplay-ren eskutik.

- 01.00. X. Dantza lehiaketa mundiala.

Ekainak 28, igandea

- Egun osoan zehar jaien aldeko merkatu txikia, artisau azoka, Open Your Ganbara eta MUME (Musika Merkatua-ZAWP).

- 10.00. Sormen birziklatze tailerra. (Laguntzailea: P6 Arte Eszenikoak).

- 11.00. Kalejira Bihotz-Alaiko Txistulari eta Gaiteroekin.

- 12.00. Meza nagusia auzoko hildakoen omenez.

- 13.00. Bihotz-Alai eta Mikeldi dantza taldeen ekitaldia.

- 13.30. Kalejira Deustuko fanfarrearen eskutik.

- 15.00. Herri bazkaria (Tiketik gabe ez dago bazkaririk). Bazkarian jai herrikoien aldeko ekimena egingo da!

- 16.30. XXV. Mus txapelketa arina jai-gunean. (Izen-emate/laguntza: 5 euro bikoteko).

- 17.00. 'Las Vegas Zorrotzaurre' Bingo Handia.

- 18.30. 'Historias de un baul' antzerkia Compañia Trotamundosen eskutik.

- 19.30. Sevillana emanaldia All Dance eta Azahar taldeen eskutik.

- 20.00. Pahino paregabearen musika ikuskizuna.

- 20.30. Txokolatada herrikoia… Zozketarako papeletak salgai ditugu!

- 22.00. Papeleten zozketa! Asteburu pasa, saskia eta opari sorpresak.

- 23.00. Txitxardiniri agurra eta zoritxarrez… jaien amaiera!

www.auzotarrok.net