Inkesta: Zer egingo zenuke oporretan inolako mugarik izango ez bazenu?

uriola.eus 2015ko uzt. 3a, 08:00

Deustualdeko sei lagunei galdetu diegu mugarik gabeko oporren inguruan. Traba eta oztopo gabe, zer egingo luketen opor garaian, alegia. Gehiengoak munduan zehar bidaitzearen alde egin du.

 

Aitor Irisarri Bilbao

Deustua

"Niri asko gustatzen zait eskalada eta alpinismoa eta Himalayara joango nintzateke. Eta gero hondartzara".

 

Cesar Lopez Puente

Deustua

"Lehen hamabostaldian egongo nintzateke pentsatzen zer egin eta bigarrenean, bidaiatzen. Ez dut preferentziarik, edonora joango nintzateke".

 

Belen Navaz Manzanares

Deustua

"Bi hilabeteko bidaia egingo nuke, mundu osotik eta dirua gastatuko nuke mugarik gabe".

 

Cesar Larrea Negro

Deustua

"Euskadin geratuko nintzateke, Mundakan hain zuzen ere".

 

Cristina Ondarroa Sanz

Deustua

"Bidaiak egingo nituzke, Noruega alderantz joango nintzateke, beno, hobeto esanda, mundu osoan zehar ibiliko nintzateke".

 

Ana Irigoien Garitaonandia

Deustua

"Beste kontinente batzuetara eta oso urruneko munduetara joango nintzateke nire alabarekin".