Domekan itsasadarrean III. Estropatadea buruko gaixotasunen ikerketa bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 3a, 08:10

Gomazko ahateak itsasadarra hartuko dabe aurten be; garagarrilaren 5ean, Estropatadea Bilbora bueltauko da lasterketa berezi eta solidario honen hirugarren edizinoa ospatzeko. Domekan 10.500 umek margotu dabezan 35.000 ahatek uger egingo dabe Ibaizabaleko uretan.

Walk On Projecten aldeko jaialdiak lortutako dirua neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketak egiteko erabiliko da. Gainera, egun osoan zehar edade guztietako personei zuzendutako jarduerak antolatu ditue: magia, The Groovies taldearen kontzertua, zumba, giza mahai-futbola, ohe elastikoak, joko tradizionalak...  Kontauk kontu, Estropatadea goizeko 11:30ean hasiko da Deustuko Zubian eta Euskalduna Zubian amaituko.

Estropatadan parte hartzeko, gomazko ahate bat erostea ezinbestekoa da. WOPato tiketak 5 euroan eskuratu daitekez hainbat establezimendutan.

Ahate bakotxak txip bat daroa norberak berea zein postuan doan ikusi ahal izateko. Izan be, lasterketea eskuko telefonoagaz jarraitzeko aukerea dago eta irabazleek sari bat jasoko dabe. Erosi dozun ahatea lehenengoen artean heltzen ez bada be, lasterketea amaitukeran zeurea oroigarri legez eroateko aukerea izango da tiketa erakutsi ezkero.


I. WOP Estropatadea

Bilbon oihartzunik handiena izan dauen ekitaldia bilakatu zan. Arrakasta handiko jarduera aitzindari honek historian mugarri bat jarri eban 2013ko urriaren 13an. Lehenengo WOP Estropatada WOP izan zan, Bilboko Itsasadarrean gomazko ahatetxuen (WOPatoen) lasterketea. Europako estropadarik handieneko 30.000 ahatetxu geolokalizatu horreek lasterketea baino bi aste lehenago agortu ziran eta 40.000 lagunek baino gehiagok jarraitu eben ekitaldia.

 

Bizkaie!