Goizeko 10:20 aldera SOS Deiak-ek eman zuen atzo ezagutzera hirugarren orbanaren berri.
Portuko Agintaritzak Deustuko zubiaren ingurura bidalitako bi ontzik paratutako hesi xurgatzaileek garbitu zuten hidrokarburo orbana.
Ura agentziak adierazi duenez, lekura bertaratu eta lagina hartu ostean, atzokoa "askoz txikiagoa" da joan den asteazken eta ostegunean agertutako orbanekin alderatuta.
Azken asteotako hiru isurien jatorria aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzaren menpeko den Ura agentzia.
[2015-07-09] Gasoil eta olio orban bi agertu dira itsasadarrean, Deustu parean