Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkar argitaletxean dagoeneko udazkeneko produkzio zerrendak zehaztuta daude edo azken xehetasunak lotzen ari dira. Datozen lau hilabeteetan kaleratuko dituen liburuen zerrenda plazaratu du argitaletxeak. Tartean, Goizalde Landabasoren olerki-liburua.
Euskal argitaletxeetan dagoeneko udazkeneko produkzio zerrendak zehaztuta daude edo azken xehetasunak lotzen ari dira. Horren eredu da Elkar argitaletxea: dagoeneko datozen lau hilabeteetan kaleratuko dituen liburuen zerrenda plazaratu du, bai helduei dagokienean eta baita haurren dagokienean ere. - See more at: http://postdata.elkar.eus/elkar-argitaletxea-2015-udazkeneko-nobedadeak/#sthash.sy49JY1P.dpuf
20 bat lanen argitarapena aurreratu du Elkarrek, bai helduei dagokienean eta baita haurren dagokienean ere. Irakurle helduari zuzendua idatzi du Goizalde Landabaso kazetari eta idazle deusturrak poema-liburu berri bat, Babeserako kopia (Elkar, 2015).
"Bere bizitzako zertzeladak idatziz jaso, eta horiek, ez galtzeko, segurtasun-kopia poetikoa bihurtu balitu bezala: identitatea, denbora, beldurra, bidaia, amodioa…" ditu gaitzat Landabasok Elkarrek aurreratu duenez.