Heriotza zigorra indarrean duten estatuen ikurrak zubiko etxolan sarturik

uriola.eus 2015eko irailaren 2a

Amaia Vicente Garciaren Löve söng lana da Deustuko zubiko etxolan ikus daitekeena egunotan. Oraindik orain heriotza zigorra indarrean duten 90 herrialdeak -194 herrialderen artean- ditu protagonista.

Sabaian esekita dauden zortzi egitura bigunez osatutako instalazioa da Amaia Vicente Garcia artistak paratu duena. Bihotz forma dute zortzi piezek heriotza zigorra indarrean dagoen estatuetako banderak, zuri-beltzean, dituzte oihal gainean inprimaturik.

Banderak elkarturik ageri dira, bat eginda eta gris kolorekoak, "sinbolotzat duten identitatearen arrasto oro ezabaturik dutela".

 

amaiavicente.com

artepuentededeusto.blogspot.com.es

www.amnesty.org/en/death-penalty/abolitionist-and-retentionist-countries