Deustuko 'etxetxoaren' eraispena gelarazteko ia 1.000 sinadura bildu dituzte

uriola.eus 2015ko ira. 7a, 11:42

Historia handiko eraikina da, Deustun, Agirre lehendakariaren etorbideko lehen zenbakian dagoena. Eraitsi egingo dute erlijio zentro bihurtzeko. Auzotar talde batek, Diego Grisaleña arkitektura ikaslea buru duela, eraispenaren aurkako sinadura bilketa jarri du abian.

Hasi dira obrak 'etxetxoaren' lur eremuan. Sasitzak eta leihoetako kristalak kendu dituzte dagoeneko. Diego Grisaleña deustuarraren esanetan, "oraindik denbora daukagu etxetxoa salbatzeko". Horregatik, babes eske, zabaldu du Internet bidez Bilboko Udalari zuzendutako eskaera Change.org atarian: "Eraikinaren eraispena gelditzeko eta etxetxoa babesteko" eskaera, hain zuzen, "gure memoriaren zatitxo hau kontserbatzeko eta bere historioa idazten jarraitzeko".

Bi egunetan ia 1.000 sinadura lortu ditu 'etxetxoa' "salbatzeko" egitasmoak.

 

Historia luzea eta oparoa

Zubiko kolegioa, Alemaniar ikastetxea, Frantses ikastetxea, Carmen kolegioa, Virgen de Nazaret kolegioa, Deustuko etxetxoa, Haurtzaindegia... izen guzti horiekin -eta gehiagorekin-, ezagun da 106 urteko eraikina. Manuel Camaron arkitektoak 1908an Pedro Unibasoren aginduz altxatutako etxetxoa. Izen ugari ditu erabilpen ugari izan dituelako. Izan ere, aldaketa askoren lekuko izan da, historia eta istorioen gordailu. Hitz bakarrarekin definitzekotan, Diegok “bitxia” dela aipatzen du, “1908an Deustuko elizateari erakitzeko baimena eskatu ziotenetik, orain arte hortxe iraun duelako”, ingurua erabat aldatu den bitartean: Deustuko zubia eraiki zuten ondoan, etxe piloa bere inguruan eta Deustu bitan zatitu zuen etorbidea parez pare. “Ipuin bateko etxetxoa iruditzen zait”, dio. 'Etxetxoa', “ezer ez dela” dirudien arren, Diegorentzat Deusturen “ikur” da, Deustuko Zubia edota Deustuko 'Tigrea' bezala.

 

https://www.change.org/p/ayuntamiento-de-bilbao-paren-la-demolici%C3%B3n-de-la-casita-de-deusto

#‎SAVEdeustukoetxetxoa‬

[2015/05/12] Deustuko etxetxoaren eraispena eta proiektu berria

[2015/04/08] Bazen behin Deustuko etxetxo bat