Emankor Sareak antolatu eta sortutako erakusketa da. Egitasmo honek Azaletatik sustraietara liburuari jarraipena ematen dio. Liburuan azken berrogeita hamar urtetan Euskal Herrian argitaratu izan diren disko-azalak biltzen ziren. Liburua salgai dago Elkar liburudendetan eta online.
Erakusketa, eskala handian, disko-azal, portada biziez eta gure historia eta musika laburtzen dituen ikusentzunezko batez osatuta dago.
Bidean Mikel Laboa eta Delorean, Xabier Lete eta Eskorbuto, Kortatu eta La Oreja de Van Gogh. Protagonista askoren aipamen bizi-biziak; Fermin Muguruza, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Luis (Beltza Records), Benito Lertxundi, Mursego, Kepa Junkera, Iñigo Argomaniz, Mikel Erentxun, Nico (M.C.D.), Iñigito eta Auo (Etsaiak), Josu Zabala, Aurora Beltran, Xabier Montoia, Eñaut (Ken Zazpi), Shanti (Lobo Electrico), Francis (Doctor Deseo), Alex Ubago, Anjel Valdes, Diego Vasallo, Alfredo (Barricada), Gose, Delorean… musikak eta bere inguruak beste ezerk ezin elkar ditzakeenak.
Albistea www.azkuefundazioa.eus-tik hartua