Ahozkotasunetik abiatuz, hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak lantzen dituzte ikasleek 'Gu ere bertsotan' proiektuaren bidez. Astero edo hamabostero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jasotzen dute ikasleek, urte osoan egiten diren jaialdietarako bertsoak prestatu eta jendaurrean zelan egon eta zelan jokatu lantzen dute bertsolaritza klaseetan.
Material osagarria, bertso-jolas, ariketa berri, entzunaldi, bertso-bideo eta ikus-entzunezko baliabideez osotuko da eta ikasturte osoan ekintza anitzak egingo dira.
Deustu HLHI, San Inazio HLHI, Deustuko Ikastola IPI, Intxixu Ikastola HLHI, Arangoiti HLHI, Salesianos Deusto Ikastetxea eta La Salle Ikastetxea dira proiektuan parte hartuko dutenak Elorri bertso-eskolako Deustuko Ikastolako DBHko ikasleekin batera.