Deustuko Erriberan, San Inazion eta Elorrietan Ibaizabalek gainezka egin zuen atzokoan. Ubidetik ura ateratzeraino. Ur putzuak sortu ziren Deustuibarran eta Morgan kalean eta ibilgailuek astiro ibili behar izan zuten putzuen gainetik pasatzean.
Izan ere, ilargi beteak marea biziak eragin zituen eta, itsasgora orduarekin bat, uholdeak sortu ziren ohiko lekuetan.
Argazkiak: Bilboko EH Bildu