Pinudiko Andra Maria 2011ra arte Deustuko auzo pribatua izan da. Auzoa hobetu beharra zegoela-eta, auzotarrek titulartasuna Bilboko Udalari lagatzea erabaki zuten. Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak iaz Auzokide Planaren bidez argiteria eta zortzi atarietarako irisgarritasuna hobetu zituen. Aurten, auzoa osorik eraberrituko dute, alde guztiko saneamendua eta urbanizazioa berrituta.
Irisgarritasun obrak diseinatu baino lehen, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko ordezkariek oinez egin zuten ibilbide bat, auzokoekin batera, normalean egiten duten ibilbidea zein zen jakiteko. Horren helburua gehienetan erabiltzen dituzten espaloiei lehentasuna ematea zen, alde bietakoak ezin direlako zabaldu. Horrela bada, gehienetan erabiltzen duten espaloiaren zabalera bikoiztuta, metro bat zabal izatetik metro bi zabal izatera pasatuko da.
Obrak beste jarduketa batzuk ere baditu. Alde batetik, espaloiaren zoladura berrituko dute, baita alde horretako asfaltoa ere. Edateko uraren sareak, saneamendu-sareak eta argienak berrituko dituzte, baita 3 eta 5 zenbakietako atarietatik hurbil dauden eskailerak ere. Plaza ere berrituko dute. Umeentzako jolasgune bat jarriko dute eta segurtasunerako gomazko zoladura jarriko dute. Hor erabilera askotako jolasak eta adinekoak sasoi onean egoteko alde bat ere jarriko dute. Honek zenbait modulu edukiko ditu.
Era berean, aparkalekuak antolatuko dituzte eta oinezkoen pasabideak jarri.
Obrak gaur hasi dira. Aurrekontua 805.000 eurokoa da eta egiteko epea 5 hilabetekoa.
Pinudiko Andra Maria etxaldea
Orain gutxira arte auzo pribatua izan da eta, hortaz, Udalak ezin zuen esku hartu. 2011n auzokoek lurrak laga zizkioten Bilboko Udalari. 400 pertsona bizi dira auzoan, 50 eta 75 urte bitartekoak. 1950eko hamarkadan etxebizitzak egiteko Pinudiko Andra Maria etxaldeko jabeen mankomunitatea eratu zuten. Hortik elkarte bat sortu zen eta honek lagundu du prozesua arrakastaz burutzeko.
Behin lagapena eginda, Auzokide Planaren barruan auzoa hobetzeko lanak onartu zituzten. Lan horiek iaz egin zituzten. Inbertsioa 435.000 eurokoa izan zen. Zortzi atarietarako sarbideak hobetu zituzten, baita argiak ere.
Horren osagarri, orain auzoa osorik eraberrituko dute, saneamendu-sarea zaharberrituta eta alde guztia urbanizatuta. Obrak gaur hasi dituzte. Aurrekontua 805.000 eurokoa da eta egiteko epea 5 hilabetekoa.